Mendi-ibiliak eta txirrindularitza, bi jarduera horietako bakar batean ere profesional izan gabe eta naturan egin daitezkeenak. Plan hau uda honetan gorputza “tenkatu nahi duten” eta muskulu guztiak prest jarri nahi dituztenentzat. (Proposamen desberdinak egin ditugu zure ahalmenen arabera). Naturarekiko kontaktua bermatuta dago!
GOIZEAN
Eguna mendiko ibilbide bat eginez hasiko dugu; zure ahalmenen arabera aukeratu ahal izango duzu:
1. aukera: Euskadiko mendirik altuenera igotzea. Ausartzen al zara Edurne Pasaban hasi zen mendiarekin? Planetako 14 zortzimilakoak igo zituen historiako lehenengo emakumea hemen, Goierrin, egin zen mendizale. Aizkorrik eta baita Txindokik ere esperientzia aparta, aire garbia, natura birjina eta harrera beroa eskaintzen dituztenez, Edurne Pasabanek entrenatzeko ohiko leku gisa aukeratu zuen.
2. aukera: San Adriango Begiratokira igotzea. Ibilbide polita, historikoa eta xarma handikoa proposatzen dizugu. Gipuzkoako paisaia mitikoa da: Erdi Aroan Gaztela Europarekin lotzen zuen bide nagusi izandakoa gurutzatzen du. Esaten dutenez, Espainiako Carlos I.a eta Alemaniako V.a erregeak berak ere burua makurtu behar izan zuen herritarren aurrean. Gaur egun garai hartan izan zuen garrantzi estrategikoa ez badu ere, San Adrian derrigorrezko pasabidea da mendizaleentzat eta historiaren zale direnentzat. Iparraldeko Done Jakue bidea eta San Adriango tunela Gizadiaren Munduko Ondare deklaratu zituen UNESCOk 2015ean.
ARRATSALDEAN
Arratsaldean, eta jateko proposatu dizugun lekuren batean indarrak berreskuratu ondoren, bizikletak hartzeko garaia iritsi da: Segura –Erdi Aroko herri zoragarri bat– eta Zegama lotzen dituen bidegorriari jarraitzea proposatzen dizugu.
Bide hori egokia da nagi samarrak diren ibiltarientzat, lursail horrek ez baitu esfortzu handirik egitea eskatzen. Historiaz beteta dago eta polita izateaz gain, erraza da! Ez da edozein ibilbide. Gaztela Europarekin lotzen zuen antzinako Posten Errege Bidean barrena igarotzen da eta Barnealdeko Done Jakue bidearen zati ere bada. Bidea Erdi Arokoa da eta Madrileko gortetik Frantziara eta Europako gainerako erresumetara joaten eta etortzen ziren postak ibiltzen ziren galtzadaren ibilbideari jarraitzen dio.
Carlos Alemaniako V.a eta Espainiako I.a enperadorearen garaiaz hitz egiten gara. Ermita, burdinola eta errota ugari ikusiko dituzu. Ia ibilbide osoan Aizkorriren, Euskadiko mendirik altuenaren, gailur-lerro izugarria ikusiko duzu.
Non jan plan honetan:
https://goierriturismo.com/donde-comer/restaurante-otzaurteko-benta
https://goierriturismo.com/eu/non-jan/ostatu-zegama
Non ostatu hartu plan honetan:
https://goierriturismo.com/eu/alojamenduak/prestatu-zure-bisita
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Segurako Turismo Bulegoa (Erdi Aroko IZ)
Zeraingo Turismo Bulegoa
Zegamako Turismo Bulegoa (Aizkorri-Aratz Parke Naturala IZ, Anduetza Baserria)
https://goierriturismo.com/eu/natura
Gaztelania, Euskara
Gomendioak