Aizkorriren magalean dago Arrikrutz –Euskal Autonomia Erkidegoko mendirik altuenetarikoan–, Oñati ondoan. Lur azpian 14 kilometro baino gehiagoko galeriak dituela, bene-benetako altxorra da espeleo-logiazaleentzat. Baina, bada Euskadin beste hainbat kobazulo, eta zabalik daude, zu liluratzeko zain. Arrikrutz ez ezik, koba anitz ere bisita daitezke: Zestoako Ekain kobazuloa (erreplika), esaterako, Gizadiaren Ondare izendatu zuen UNESCOk. Kortezubiko Santimamiñeko kobak, bestalde, 14.000 urte ere antzinako pintura ikusgarriak ditu. Karrantzako haran ederrean ere, Pozalaguako kobazuloa dugu, estalaktita eszentrikoz osaturiko ikuskizun paregabearekin; Lanestosan, Europako Arte Paleolitikoren Interpretazio Zentroa. Azkenik, Oiartzunen dauden Arditurriko meategiak, Euskadiko formazio geologikorik zaharrenak, duela 2.000 urte baino gehiagotik ustiatzen dira. Guztiek merezi dute. Goza itzazu!
Datu orokorrak
Euskadin bisita daitezkeen koba nagusietara joateko aukera irekia.
1. aukera: Espeleologoa egun batez Arrikrutzen
- Kobaren aurkezpena, Oñatiko Arrikrutz Interpretazio Zentroan.
- Aditu bik espeleologia-tailerra gidatuko dute, jendearentzako egokituta ez dauden galeriatan zehar.
2. aukera: Euskadiko haitzulo onenak
- Euskadin bisita daitezkeen koba nagusietara joateko aukera irekia: Oñatiko Arrikrutz; Zestoako Ekain (erreplika); Kortezubiko Santimamiñe; Karrantzako Haranean dagoen Poza-lagua; Europako Arte Paleolitikoren Interpretazio Zentroa, Lanestosan; eta Arditurriko meategiak, Oiartzunen.
Joan-etorria esperientziaren tokiraino.
Gutxienez, 2 pertsona.
null egun 1 ordu null minutu
Martxoa-maiatza eta urria-abendua:
Astelehenetik ostiralera: 10:00 - 14:00 / 15:30-17:30
Larunbata eta igandea: 9:30-14:30 / 15:30-17:30
Ekaina:
Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00 / 15:30-18:00
Larunbata eta igandea: 9:30-14:30 / 15:30-19:00
Uztaila-iraila: 10:00-14:00 / 15:30-19:00
Informazi gehiago: http://www.oñatiturismo.eus/eu/
Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania, Euskara
Gomendioak