Euskal kostaldeko helmuga ezagunenetako bat da Lekeitio, itsas historiaren, ondare artistikoaren eta naturaguneen konbinazio ezin hobea, beti itzultzeko gogoarekin uzten dizuna.
GOIZEAN
Santa Katalina itsasargira bisita. Kantauriko kostaldean jendearentzat irekita dagoen bakarra da, eta Itsas Nabigazioaren Teknologia Interpretatzeko Zentroa hartzen du barnean. Ingurunea eta bistak ikusteagatik soilik merezi du haraino hurbiltzeak.
Ondoren, barneratu herriko erdigune historikoan, eta amaitu zure ibilaldia portuan, non taberna eta terraza ugari aurkituko dituzun.
Lekeition zaudeten bitartean, galdetu Andra Mariaren Basilikan sartzeko aukerarik ba ote dagoen, barruko erretaula zoragarria miresteko. Ahoa bete hortz utziko zaituzte.
ARRATSALDEAN
Bikotekidearekin edo lagunekin bidaiatzen baduzu, ur-jarduera bat aukera egokia izan daiteke arratsaldean ondo pasatzeko: Stand Up Paddle edo piraguak, portutik edo hondartzatik abiatuta Lea itsasadarrean barneratzeko.
Familian ume txikiekin bazoaz, aldiz, Mendexan, 2 kilometrora, abentura-parke zoragarri bat duzue zain: tirolina, zubi tibetar eta eskalen bitartez zuhaitzetik zuhaitzera pasatzeko ibilbideak, adin guztietarako eta segurtasuneko —eta ondo pasatzeko!— berme guztiekin.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan:
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Independentzia enparantza, s/n
94 684 40 17
Gaztelania, Euskara