Leitzarango bailara ezagutzen | Top esperientziak | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Leitzarango bailara ezagutzen

Leitzarango bailaran hainbat ibilbide egingo ditugu bizikletan eta oinez, Biotopo babestua den Leitzarango baso jorian barrena. Gainera, Leitzarango Bisitarien Etxean, hau da, interpretazio-zentroan, basoa ezagutzeko gakoak ez ezik, industria-jardueraren (zentral hidroelektrikoak, kaltzinazio-labeak eta abar) eta gaur egun Bide Berdea den Plazaolako trenaren lekuko izateko jakin beharrekoak azalduko dizkigute.

 

GOIZEAN

Goizean, bisitaldi gidatua egingo dugu bizikletaz Leitzaran Bisitarien Zentrotik abiatu eta Plazaolako Bide Berdean barrena, zuk nahi duzun tokiraino… edo ahal duzun tokiraino; izan ere, 50 km baino gehiagoko bidea dago pedalei eragiteko, oinez edo korrika ibiltzeko prestatuta, tunelak zeharkatzen, xarmaz beteriko txokoak ezagutzen eta paisaia zoragarriekin gozatzen. Bazkaria bidean egingo dugu, piknik modura, eta transfer zerbitzua ere izango dugu.

 

ARRATSALDEAN

Hil gabeko arrantza ezagutzen hasteko, Leitzaran Bisitarien Zentroan hil gabeko arrantzari buruzko oinarrizko jakingarriak azalduko dizkigute eta, hartara, ibaiaren ekologia hobeto ezagutzeaz gain, esperientzia ahaztezina bizitzeko aukera izango dugu. Arrantzaren mundua interesatzen ez zaienentzat, orientazioari buruzko oinarrizko kontzeptuak jasotzeko aukera ere badago, orientazio-proba bat eginda; edo, besterik gabe, Leitzaran ibaian bainu bat hartu eta uraz gozatu dezakegu, Leitzaran Bisitarien Zentrotik 200 m eskasera dagoen Sorgin zubitik.

 

Gauean, Andoaingo Goiburu auzoko Txertota jatetxe/landetxean afaldu dezakegu, baita ostatu hartu ere (Leitzarango bailaratik km 1era)

 

KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:

Bizi Biziki Hirigunea 16 / 20269 Abaltzisketa / info@bizibiziki.com / (+34) 943 69 16 08 

Leitzarango bailaran egiteko jarduerak – Bizikleta alokatzea

http://www.leitzaran-andoain.eus/ekintzak1/

Programa osatua taldeentzat (gutxienez 15 pax)

http://www.leitzaran-andoain.eus/taldeak/

Non jan plan honetan:

Piknika Leitzarango bailaran www.leitzaran-andoain.eus

Non ostatu hartu plan honetan

Txertota landetxea (Andoain) www.txertota.com