Rafa Gorrotxategi maisu artisauak bere Tolosako lantegiaren ateak irekiko dizkizu ezagut ditzazun. Gozogile esperientziari errematea emateko, zure gozoak egiteko aukera izango duzu.
Txokolatearen museoa, euskal gastronomiaren historia gozoa.
Rafa Gorrotxategi Gorrotxategi Familiaren hirugarren belaunaldia da.
Museo zoragarri honek txokolatearen elaborazioaren bilakaera historikoa erakusten du. Bost mende baino gehiagoko bizitza duen istorioa. Bisitan metateak eta era guztietako tresna primitiboak aurki daitezke, horietako batzuk kolonaurrekoak.
• Bisita libre QR kodearekin: 4€ ( 6-14 urte bitarteko haurrak 2€).
• Bisita gidatua eta dastaketa: 10€ ( 6-14 urteko haurrak 6€ )
• Txokolategile tailerra: 20€ (14 urtetik beherakoak, 14€)
Datu orokorrak
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa.
Gutxienez 6 lagun
Gehinenez 12 lagun
2 ordu
Urte guztian zehar aurrez hitzartuta
Informazio gehiago:
https://rafagorrotxategi.eus
Gaztelania, Euskara