Gasteizeko Santa Maria katedralak denboran bidaiatzeko eta Ken Folletten pertsonaia bat bezala sentitzeko aukera ematen dizu. Katedral asko ikusia izango zara, baina egon ziur esperientzia honek ez duela parekorik. Aldameneko kalean dagoen etxe batetik sartuko zara, segurtasun kaskoa jarriko duzu eta gida profesional batek horma horien historia eta kontu gordeak kontatuko dizkizu aldamio eta igarobideetan zoazen bitartean. Dorrera igo eta Erdi Aroko Alde Zaharraren bista bikainez gozatu ahal izango duzu. Bisita ezazu argiaren ataria. Bertan, ahots bikain batek eta argi jokoek gidatuta, denbora bidaiari ekingo diozu eta Paterninatarren kaperako polikromiek XVI. mendetik hona izan duten bilakaera ezagutu ahalko duzu.
Datu orokorrak
- Oinarrizko bisita gidatua Gasteizko katedralera.
Ez da behar.
1 ordu 30 minutu
Urte osoan.
Ingelesa, Frantsesa, Alemana, Italiera, Gaztelania, Euskara