El Suceso auzora bisitaldia: elizak, zezen-plazak eta Birjinaren Irudiak osatutako multzo arkitektonikoa, atsedenlekua eta aisiarako eremuak. Oinezko ibilbidea Sopeñako Artadian barrena, Armañongo Parke Naturalaren barruan. Ondoren, Concha edo Ambasaguas auzora bisitaldia, bertako produktuez egindako pintxo-barra oparoez gozatzeko.
GOIZEAN
El Suceso auzotik abiatuko gara. Karrantzarren zaindaria den Gertaera Oneko Andra Mariaren irudiaren ondoan, begiratoki bat ikusiko dugu, esploratzeko dugun haran zoragarriaren adierazgarri. 11 kilometroko ibilbide zirkular batek Sopeñako Artadia erakutsiko digu, Armañongo Parke Naturalaren harribitxietako bat.
ARRATSALDEAN
El Suceso auzora bueltan, Karrantzako erdigunerantz abiatuko gara, Concha auzorantz, eta bertako taberna eta jatetxeetan indarrak berrituko ditugu, haraneko produktuez prestatutako askotariko pintxoak gozatuz.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus / www.karrantza.org
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net / www.karrantza.org
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Balmasedako Turismo Bulegoa - Enkartur
Martin Mendia 2
946 802 976
Ambasaguas, 22
946 806 928 / 696 446 301
Gaztelania, Euskara
Gomendioak