Familiek egun entretenigarri batez gozatzeko aukera izango dute, guztion artean hezkuntzazko eta lankidetzazko giroa sortuz. Bisitaldi dibertigarriak prestatu dira txikienen gozamenerako, zentzumenak lantzeko jolasetan parte hartuko baitute. Ildo horretan, gauza asko ikasi dituzte landa-bizitzari, industriaren historiari eta industriak gure ingurunean duen eraginari, animalien bizitzari, eta ingurumenari buruz.
GOIZEAN
Biañezeko antzinako San Andres Eliza bisitatzea: Indianoen historia kontatuko da ipuin baten bidez. Gainera, komiki erraldoi bat itxuratzen duen erretaula ikusi ahal izango dute (horman margotua).
Dolomitas Museora bisitaldia: Dolomitas-en historia Donosa harrobiarekin hasi zen, non dolomiaren minerala ateratzen zuten, ondoren, airetiko tranbia baten bitartez, Dolomitas del Norte Fabrikara eramateko. Fabrika horretan, Dolomitas Museoa dago gaur egun. Dolomitas Museoaren bisita jolas didaktikoen bidez egingo da.
ARRATSALDEAN
Eguna amaitzeko, Karpin Abentura bisitatuko dugu: harrera-zentro bat da, dagoeneko beren habitatera itzuli ezin daitezkeen animalientzat.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus / www.karrantza.org
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net / www.karrantza.org
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Balmasedako Turismo Bulegoa - Enkartur
Martin Mendia 2
946 802 976
Ambasaguas, 22
946 806 928 / 696 446 301
Gaztelania, Euskara
Gomendioak