ITSASPEKO UPELTEGIA: ITSASOAN ONDUTAKO ARDOAK DASTATZEKO PLAZER BERDINGABEA
Dasta itzazu urpean ondutako ardoak munduko lehen itsaspeko upeltegi-arrezife artifizialean. Itsaspean ondutako ardoak, itsasoaren magiak bakarrik sor dezakeen plazer berdingabea emango dizutenak. 20 metroko sakoneran, Plentziako badia ederrean, Euskadiko eta beste jatorri batzuetako ardo onenak ontzen dira, itsasoan eta ardoen munduan aditua den talde baten zaintzapean.
Ezagut ezazu “Crusoe Treasure” izeneko proiektu original hau: badian barrena itsasontzian ibiliko zara, itsas hondoa ikusiko duzu zeure begiekin, upeltegia ikusiko duzu itsaspeko irudietan, eta “itsaspeko ardoa” dastatuko duzu, Euskadiko pintxo ezin goxoagoez lagunduta.
Itsaspeko Upeltegia
Itsaspeko Upeltegia
Itsaspeko Upeltegia
Itsaspeko Upeltegia
Itsaspeko Upeltegia
Itsaspeko Upeltegia
Previous
Next
Gomendioak
- Itsaspeko upeltegi batean gordetako ardoaren sekretuak ezagutzeko aukera, gure pintxo onenez lagunduta.
- Plentzia: ondare aberats baten jabe den kostaldeko herri turistikoa. Eta Donostiako hiri ederra, “Kantauriko perla” izenez ere ezaguna dena.
- Donostiako Aquariuma.