Oinezko bisitaldia Karrantza Haraneko Kontxa auzoan hasiko da, horixe izan baitzen indiano gehienek beren etxeak eraikitzeko aukeratutako lekua. Arkitektura indianoa da mugimendu horrek utzi digun arrastorik ikusgarriena. Indianoen hainbat etxe bisitatzen ditugun bitartean, gidari batek pertsona dirudun horien historia kontatuko digu. Etxebizitza horien ezaugarri nagusien berri izango dugu: nola zeuden banatuta gelak, zer teknologia erabiltzen zituzten haiek eraikitzeko, eta abar, baita haien bizimodua, mugimenduaren alderdi ongilea eta inguruko landa eremuan izan zuen eragina ere.
Datu orokorrak
- Jose Altuna Sagastibeltza etxearen bisitaldia
- Hernaiz txaletaren bisitaldia
- Santisteban Lezcano etxearen bisitaldia
- Jose Irastorza Altuna etxearen bisitaldia
- Ramón Altuna Sagastibeltza etxearen bisitaldia
- Luis Portillo etxearen bisitaldia
Ez du barne hartzen Karrantzarako garraioa, ezta janaria ere.
2 lagun
1 ordu 30 minutu
Astelehenetik igandera 10:00-etatik 21:00-era
Informazio gehiago:
https://www.visitenkarterri.com/eu/ikusi-egin/esperientziak/indianoen-historian-zehar-ibilaldia.html
Ingelesa, Gaztelania, Euskara