Euskadi bere gastronomiarengatik da ezaguna eta gure altxor estimatuenetako bat Idiazabal Jatorri Deiturako Gazta da. Gazta horren jatorria, nola egiten den eta zer mota dauden ezagutzea plan ezin hobea da familia osoarentzat. Bazkaldu ondoren, naturaz gozatzea eta arratsaldea aire zabalean igarotzea proposatzen dizuegu, joko didaktiko dibertigarri bat eginez.
GOIZEAN
Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentrora bisita eginez hasiko dugu eguna (ikusi https://goierriturismo.com/pueblos/idiazabal#punto-de-informacion-a webgunea, zer ordutan dagoen irekita egiaztatzeko). Hor bertan antola diezagukete Ondramuño gaztandegirako bisita.
Gaztandegian Izal egongo da gure zain, eta sagu bat denez, izugarri gustatzen zaio gazta. Gazta hau egiteko prozesuaren xehetasun guztiak azalduko dizkigu: “Euskal Herria bezain zaharra, bere bizimodua bezain antzinakoa, bere biztanleak bezain emankorra”. Gazta honen elaborazioa milaka urteko ohitura bat da, duela 30 urte baino gehiagotik hona Jatorrizko Izendapena duena. Gazta horrek Idiazabal gure herriaren izena hartu zuen latxa ardiaren gaztekin, aspalditik, lotura handiena duen tokia delako.
13 mila euro baino gehiago ordaindu izan dira gazta-erdi baten truke enkantean! Zerbaitengatik dira euskal sukaldariak Idiazabal gaztaren zale amorratuak. Bisitari amaiera bikaina emateko, janari gozo hau dastatuko dugu.
10 minutuz oinez ibili ondoren, Aranburu familiaren Ondramuño gaztandegira iritsiko gara. Familia osoak taldean lan egiten du urtean ekoizten dituzten 22-24 tona gazta aurrera ateratzeko eta 1.400 ardiz osatutako artaldea zaintzen laguntzeko.
Beren ibilbidea indartzen duten sari ugari jaso dituzte, sari nazionalak eta nazioartekoak. Plan osoa gomendatzen dizuegu, bideoa ikusteaz gain, gazta nola egiten den zuzenean ikusi ahal izateko. Bukatzeko, Idiazabal Jatorri Deitura duen beste gazta bat dasta dezakegu berriro.
ARRATSALDEAN
Bazkaldu ondoren, naturaz gozatuko dugu familian. Ormaiztegira hurbiltzea proposatzen dizuegu, “Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdeaz” gozatu ahal izateko: bertan joko/ibilbide didaktiko bat dago, orientazio-kirola, mendi-ibiliak eta dibertsioa konbinatzen dituena. Zirkularra da eta egokia nordic walking-a egiteko ere.
Zure seme-alabak eta zuk ibilbidearen mapa eta arkatz bat Ormaiztegiko Turismo Bulegoan har ditzakezue. Bulegoa Zumalakarregi Museoan dago. Jokoa osatzeko, ibilbidean dauden 10 balizetako galderei zuzen erantzun behar zaie. Galderak naturarekin, ingurumenarekin eta meatzaritzarekin lotuta daude.”
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Sagardotegi bat bisitatzea
Non jan plan honetan:
https://goierriturismo.com/eu/non-jan/ostatu-zegama
https://goierriturismo.com/eu/non-jan/ostatu-mutiloa-jatetxea
https://goierriturismo.com/eu/non-jan/ostatu-zerain-jatetxea
https://goierriturismo.com/eu/non-jan/pilarrenea-jatetxea
Non ostatu hartu plan honetan:
https://goierriturismo.com/eu/alojamenduak/prestatu-zure-bisita
Datu orokorrak
Informazio gehiago
Idiazabalgo Turismo Bulegoa (Idiazabal Gazta IZ)
Ormaiztegiko Turismo Bulegoa
https://goierriturismo.com/pueblos/idiazabal#punto-de-informacion-a
Gaztelania, Euskara
Gomendioak