Foru Plazan hasiko da ibilbidea; hots, garai batean hiriko Azoka Plaza zenean. Ondoren, Gasteizko gremioen kaleetan pasieran ibiliko gara, hainbat saltoki eta tabernatan geldialdiak eginez. Horietan guztietan, % 100 arabarrak diren produktuak dastatuko ditugu. Gaur egungo Azoka Plazan amaituko dugu ibilbidea. Bertan, Arabako Errioxako ardo eder bat edo Txakolin atsegingarri bat dastatuko dugu. Esperientzia honetan, hainbat bitxikeriaren berri jakingo dugu: Elkarte Gastronomikoen jatorria, San Prudentzio egunean barraskiloak zergatik jaten diren, nondik datozen ´patatazale´ eta ´babazorro´ ezizenak...
Datu orokorrak
Egokia hauentzat:
Gaia:
Barne hartzen du:
- Ibilbide gastrokulturala
- Ardo dastatzea, Azoka Plazan
Ez du barne hartzen:
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
Gutxieneko pertsona kopurua:
4 lagun
Noiz egin daiteke:
Astelehenetik ostiralera: 12:00
Hizkuntzak:
Gaztelania, Euskara, Ingelesa