Lea ibaiaren ibilguan barreneko ibilbidea, Munitibarren hasi eta Lekeitio-Mendexan amaitzen dena. 23km-ko bidea da, zailtasun urrikoa eta publiko guztietarako egokia.
Aulestin, Gizaburuagan, Amoroton, eta, azkenik, Mendexan eta Lekeition barrena igaroko gara. Historiaz betetako paraje lasaiez gozatzeko aukera izango dugu bidean, XVI. mendetik XVIII. mendera bitarte eskualdeak izan zuen goreneko unearen eta aberastasunaren erakusgarri. Bertako tresna hidraulikoak, burdinolen produkzioa, ontziolak eta marinel-lanbidea Europako abangoardia izan ziren.
GOIZEAN
Egun osorako ibilbidea; eguerdian geldialdia egingo dugu, bazkaltzeko. Ibilaldia Munitibarren hasiko dugu, Bengola Interpretazio Zentroaren ondoan, bideari ekin aurretik bisita dezakeguna. Goizean, ibilaldiaz gozatuko dugu. Aulestitik pasatuko gara lehenik, non Ibañez de Aulestia dorrea bisita dezakegun. Udal-parkean atseden har dezakegu jarraian. Gizaburuagako lurretatik pasatzean, Bengoleako burdinolan eta dorretxean geldituko gara, ezinbestean.
Oletara (Amoroto) iritsi eta bazkaldu egingo dugu, bertako jatetxeetako bat aukeratu ondoren.
ARRATSALDEAN
Bazkaldu ostean, aurrera jarraituko dugu Learen bokaleraino, non ontziola zaharrak ikusiko ditugun, Learen ertzetan. Marierrotako interpretazio-zentroa bisita dezakegu bertan, asteburuetan soilik eta beti aldez aurretik hitzordua eskatuta.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Abentura parkea:
Ur-jarduerak:
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
https://www.espaciorural.com/rutas/56/lea-ibilbidea
Lea Ibarra (Munitibar - Mendexa)
Gaztelania, Euskara
Gomendioak