Ezagutu hain preziatua den otarrainxka begetal honen historia eta berezitasunak lehenengo pertsonan Ibarrako piperminen ekoizle txiki baten eskutik: Txumitxa. Hori guztia Ibarran, produktuari izena eman dion eta ozpinetako piperminak ekoizten dituzten enpresen egoitza den herrian.
Plantazioan sartuko zara piper delikatu hau nola hazten den ikusteko; ozpinetan nola ontzen duten ezagutuko duzu, eta hainbat produkturen dastatzea egin ahalko duzu bertako tabernan: pipermin freskoa eta ozpinetan ondutakoa, gilda, pipermin fresko frijituak eta pipermin freskoaren eta urdaiazpikoaren nahaskia, urez, urteko ardoaz, sagardoaz eta txakolinaz lagunduta.
Jatorrizko lekuan are gozoago egingo zaizun jaki bat.
Datu orokorrak
- Ibarrako piperminaren plantazioaren bisita
- Ozpinetan ondutako Ibarrako pipermina egiten den instalazioen bisita
- Piperminean oinarrituriko plateren dastatzea
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa, ez eta beste joan-etorriak ere.
6 lagun
2 ordu 15 minutu
Igandea: 10:00
Uztaila eta Abuztua
Salbuespenak: Uztaileko 3. astea eta Abuztuko 3. astea
Informazio gehiago: http://txumitxa.com/
Erreserbak egiteko: 943 697 413
Gaztelania, Euskara