Ezagutu lehen eskutik herri kirolak, eta ausartu kiroletakoren bat praktikatzen kirol desberdinetako estatuko eta nazioarteko txapelketetarako prestatzen ari diren kirolariz lagunduta. Aukeratu gehien erakartzen zaituen modalitatetakoren bat, eta gozatu eta jolastu. Esperientzia honek ez zaitu epel utziko.
Bizkaian jarriko dugu hitzordua, Getxoko Andra Maria pilotalekuan. Pilotaleku horretan, herri kiroletako entrenamenduak eta saioak egiten dituzte kirolari gazteek.
Hasteko, herri kirolen gaineko azalpenak emango dizkigute eta prestaketa ariketak nola egiten dituzten ikusiko dugu; gero, modalitate batzuen erakustaldia izango dugu (20 minutu ingurukoa).
Ondoren, gustukoen dituen herri kirolak edo jokoak praktikatzeko aukera izango du bisitariak.
Datu orokorrak
- Euskal herri kirolei eta haien modalitateei buruzko azalpen eta argibide teorikoak
- Kirol modalitateen erakustaldia eta aukeratutako modalitateen praktika (bisitariak aukeratutakoaren arabera)
Esperientzia egingo den tokirako garraioa.
10 lagun, gehienez. Galdetu talde handiagoetarako
Ordubete inguru
Urte osoan (astearte eta ostegunetan, aurretik hitzordua hartu gabe; gainerakoan, gainerako egunetarako, egun bat lehenago erreserba egin beharra dago)
Informazio gehiago:
https://www.getxo.eus/es/turismo
Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania, Euskara
Ez galtzeko arrazoiak