Altzoko Handia nor izan zen jakiteko bisita. Altzoko Ipintza baserrian jaio zen Migel Joakin Eleizegiren historia ibilbide txiki bat eginez ezagutu daiteke. Txikienek argazki bat egin ahal izango dute erraldoiaren tamainakoa den eskulturan. Aralar Parke Naturalerantz abiatuta, Abaltzisketako udalerriko Larraitz auzoan, eta Txindokiren gailurraren azpian, Txindokiko itzala abentura-parkea dago. Han tirolina batetik jaisteko aukera dago edo familia osoak orientazioa proban jarri ahal izango du Txindokiko Itzala informaziogunean proposatuko dizueten jokoa eginez.
GOIZEAN
Eguna hasteko, plan bat proposatzen dizugu naturan. Txindokiko itzala Txindoki mendiaren magalean dagoen abentura parkea da, Aralar Parke Naturalaren ateetan dagoena. Parkearen sarrera nagusirantz abiatuta, Abaltzisketako udalerriko Larraitz auzoan, dago abentura-parke hau zuhaitzetan jokoak, tunelak, sareak, tirolinak, oreka-probak eta abar dituena.
Tirolinetan jaisteaz gain, orientazio-zirkuitu bat egin daiteke familiartean edo Larraitzetik Abaltzisketara doan paseo erraz bat (3 km). Mendizaleenak Txindokira igo daitezke edo beste ibilbideren bat egin dezakete, baita artzain bat bisitatu ere.
ARRATSALDEAN
Bazkaldu ondoren, Altzoko Handiaren interpretazio-zentroa bisitatuko dugu eta ibilbideetako bat egingo dugu Migel Joakin Eleizegi non bizi izan zen jakiteko.
Haurrek oraindik ere jolasteko gogoa badute eta, batez ere, eguraldi ona egiten badu kanpoan jolasteko, Altzoren ondo-ondoan dagoen udalerrian, Alegian, Txiki Jai haurrentzako indoor jolas-eremua dago etxerako bidean.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Artzaina bisitatzea, arroilen jaitsiera familientzat, abentura-parkea...
Txindokiko Itzala / 628 947 253 / 943 654 757 https://www.txindokikoitzala.com/eu/
Non jan plan honetan:
https://www.tolosaldea.eus/antolatu/non-jan/
Non ostatu hartu plan honetan:
https://www.tolosaldea.eus/antolatu/non-lo-egin/
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Tolosako Turismo Bulegoa / Plaza Zaharra 10 / 943 697 413 / tour@tolosaldea.eus
Gaztelania, Euskara
Gomendioak