Guardian egingo den ibilbide honi esker, hiribilduko txoko guztiak, sorrera, kultura, gastronomia eta tradizioak ezagutuko ditugu.
Hiribilduko interesgune guztiak bisitatuko ditugu, besteak beste: Santa María de los Reyes eliza, arkupe gotiko polikromatua duena; Kristo aurreko I. mendeko urmael zeltiberiarra; XII-XIII. mendeko abade-dorrea, Guardiako eta Arabako Errioxako mahastietako ikuspegi izugarriez gozatzeko; XVII. mendeko jauretxea; eta San Juan eliza.
Azkenik, Guardiako koba-upategietarako bisitak koordinatzeaz arduratuko gara. Gure ibilbidea amaitzeko, Arabako Errioxako ardo on bat dastatuko dugu.
Datu orokorrak
- Ibilbidea Guardiatik
- Urmael zeltiberiarra
- Abade-dorrera sarrera
4 lagun
1 ordu 45 minutu
Astelehena: Erreserba
Asteartea-Larunbata: 12:00 eta 16:30
Igandea: 12:00
(Urtarrilean itxita)
Informazio gehiago: Laguardiako Turismo Bulegoa:
945 600 845
/
turismo@laguardia-alava.com
Ingelesa, Gaztelania, Euskara