Gorbeiako pagadiak eta Antzasti Euskal Etxea | Top esperientziak | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Gorbeiako pagadiak eta Antzasti Euskal Etxea

Ibilaldi bat Otxandioko eta Dimako udalerrietan barrena. Goizean Otxandioko pagadietan barrena ibiliko gara, eta bertako paisaia eta ondarea ezagutuko dugu. Arratsaldean, berriz, Antzasti museoa bisitatuko dugu, Diman. Museo horretan barneratu eta berehala, erakusketaguneak eta haren usainek XX. mendearen hasierara eramango gaituzte.

 

GOIZEAN

Otxandioko pagadiak eta galtzadak: bidezidor labur honek aukera ematen digu ibilaldi gorabeheratsu batez gozatzeko Otxandioko erdigunearen ondoko ingurunean barrena. Besteak beste, pagadiak, galtzadak eta ermitak aurkituko ditugu bidean.

 

ARRATSALDEAN

Antzasti MuseoaBidaia ezazu denboran, baserri tradizionaletik etxe modernora. Abiapuntua, Arratia, baserri tradizionala. Helmuga: Arriaga Antzokia, Belle Epoque.

 

Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus

Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net

Gomendioak

  • Errespetatu ingurunea, flora eta fauna. / Ez zikindu ingurunea. / Errespetatu seinaleak. / Erne artzain-txakurrekin. / Eraman arropa eta oinetako egokiak.
  • Hobe duzu zure autoarekin hurbiltzea, garraio publikoarentzat ezinezkoa delako toki jakin batzuetara iristea.
  • Erosi bertako produktuak: ogia, gaztaia, garagardoa e.a.