Gorbeia mendiaren azpian | Top esperientziak | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Gorbeia mendiaren azpian

Euskadiko landa-giroko paisaiak, lanbideak eta jendeak ezagutzeko egun bat proposatzen dizugu, Gorbeiako Parke Naturalaren ingurunean, Bizkaiaren eta Arabaren artean. 

 

GOIZEAN

Mendien artean barneratu eta Zeberioko udalerri ezkutura iritsiko zara. Oinezkoen bideari (PR BI 11) ekin eta berehala, baserri, errota eta burdinolekin egingo duzu topo, mendietako landa-bizitzaren erakusgarri. Balizatutako bideak luzera desberdineko aldaerak dauzka; laburrenak 1,5 km ditu, eta bide osoak, berriz, 17 km (5 h).

 

Jarraian, Orozkoko Museo Etnografikora abiatuko gara, dibulgaziozko zentro bat izateaz gain, turismo-informazioko gune bat ere badelako. Eraikin berean aukera izango duzu, batetik, artzain, aizkolari eta ikazkinen bizimodu tradizionalaz gauza gehiago ikasteko, eta, bestetik, zure egonaldirako behar duzun informazio guztia jasotzeko.

 

ARRATSALDEAN

Arratsaldean Dimarantz abiatuko gara, bertan Antzasti etxe tradizionala bisitatzeko. Euskal etxebizitza tradizional horretan museo bikain bat sortu dute, balio antropologiko handia duena XIX. mendetik XX. menderako trantsizioan, landa- eta hiri-eremuetan, eguneroko bizitza eta emakumearen zeregina nolakoak ziren ezin hobeto azaltzen duen neurrian.

 

Eguna amaitzeko, Otxandio duzu zain. Altxor txiki bat da Urkiolako eta Gorbeiako parke naturalen artean, eta merkatari eta gerren istorioak gorde ditu.

 

KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:

 

Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus

Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net