Goza ezazu Karrantzako Bainuetxeko suite batean eginiko egonaldiaz, tratamendu termalez, Pozalaguako haitzuloetarako bisitaldiaz eta bazkariaz.
Naturaren erdi-erdian murgiltzea, Karrantza Haranean, hainbat mendetako historia eta bere iturburua duen bainuetxe batean; bertako igerilekuan eta bainuontzi mineromedizinaletan erlaxatzea; ordubeteko masajea jasotzea eta lurrun bainu bat hartzea; gure menu berezia dastatzea Pallottienea jatetxean; gure suite berrietako batean atseden hartzea eta arratsaldeaz gozatu ostean, nahi izanez gero, gure kafetegi berrian espresso bat dastatzea.
Gainera, bisita itzazu Pozalaguako haitzuloak eta pasea ezazu inguruetatik, oinez edo bizikletaz.
Datu orokorrak
- Gau bateko egonaldia (gehiago igarotzeko aukerarekin) suite deluxe gela batean
- Bainuetxera sartzeko pasea, igerilekua eta bainuontzi mineromedizinalak erabiltzeko aukerarekin
- Masajea
- Lurrun bainua
- Menu berezia Pallottiene jatetxean
- Kafetegian espresso kafe bat hartzeko gonbidapena
- Pozalagua haitzuloetarako bisitaldia
- Paseoa inguruetatik, oinez edo bizikletaz
EZ dago barnean Bainuetxerainoko bidaia, ezta Pozalagua haitzuloetarako bidaia ere.
2 lagun
Egunero
(Neguan asteburuetan bakarrik)
Informazio gehiago: https://www.visitenkarterri.com/eu/ikusi-egin/esperientziak/el-molinar-termak.html
Ingelesa, Alemana, Gaztelania, Euskara