Plan honetan, Abastos merkatua ezagutuko dugu. Euskal produktu ospetsuen erakusleiho onena da, eta bertatik bertara ezagutuko dugu gure tradiziorik onenetako bat. Eguna osatzeko, Arte Ederren Museoa bisitatuko dugu; 100 urte dituen eraikin eder batean dago, lorategiz, sahatsez eta harmailaz inguratua.
GOIZEZ
Eguna hasteko, Abastos merkatu jendetsua bisitatuko dugu. Han biltzen dira gasteiztarrak egunero produktu gastronomiko freskoenen bila. 55 saltoki baino gehiago ditu, eta horien bidez ezagutuko dugu euskal kulturaren alderdi gastronomikoa.
ARRATSALDEZ
Bapo bazkaldu ostean, Arte Ederren Museoa bisitatuko dugu. Hiriko eraikin bereizgarrienetako batean dago, eta 1850 eta 1950 urteen arteko euskal artelanen bilduma paregabeaz gozatuko dugu.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak