Gipuzkoako gailurrik altuenera iristen datza gure gaurko esperientziak. Aitxuri, edo Aitz Txuri mendira hain zuzen ere. 1.551 metro ditu eta Aizkorriko mendi-gialurren artean dago. Egun osoko aktibitatea dugu berau, lasai egitekoa, motxilan jateko eta edateko zenbait gauza sartu eta egun-pasa joatekoa.
EGUN OSOKO PLANA
Ezer baino lehen aukeratutako egunerako eguraldiaren aurreikuspena mendian ibiltzeko eta bisibilitate ona izateko egokia dela ziurtatu behar da. Partehartzaileek oinetako erosoak erabili behar dituzte eta hotzerako arropa ere bai gailurretan edo goi altuetretan geldi uneetan haize eta hotza egin baitezake.
Arantzazuko Santutegiko parkinetik 18km daude gailurrerantz. Lehenik pago arteko baso bat zeharkatuko dugu argi agertzen den bidexka batetik eta Urbiako zelaietara iritsiko gara bertan artzainen txabolekin topo eginaz.
Gune zabal eta ireki hau deskantsua hartzeko egokia izan daiteke ibai ertzean eseriaz.
Zelaietatik erraz ikus genezake ezkerraldean arrokez osaturiko harresi handi bat eta bertara iristeko bide argi bat azaltzen da. Jende asko pasatzen denez bide beretik baliteke haitzak irristakor egotea baina lasai ez dago aldapan behera erortzeko arriskurik. Behin gailurra jotzean 360 º-tara panoramika zoragarria dugu aurrez aurre. Txoko polita da berau deskantsatzeko eta zerbait jan ahal izateko aldapen behera hasi baino lehen. Oraindik indarrez bagabiltz beste aukera bat puntu horiz azaltzen den bidexka jarraitzea litzateke eta Aizkorri gailurrera eta bertako ermita ezagunera iristea. Bistak denez ondo gozatu ostean, aldapan behera hasi eta Urbiako zelaiak eta baita pagoz osaturiko basoa ikus genezake alturetatik txori harrapari baten hegaldian jaki bila bagindoazen bezala.
Egun amaitzeko eta bizitakoa bere horretan lasai finkatzeko inguruan afaldu eta lo egitea gomendatzen dugu.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Bisita gidatuak:
Basquelands Way https://basquelandsway.com/es/
Non jan plan honetan: https://www.turismodebagoiena.eus/es/donde-comer/
Non ostatu hartu plan honetan: https://www.turismodebagoiena.eus/es/donde-dormir/
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Centro de Información e Interpretación de Debagoiena: Santuario de Arantzazu / 943 718 911 / 943 796 463 infoturismo@debagoiena.eus
Gaztelania, Euskara
Gomendioak