Euskal sukaldaritza tradizionalari buruzko tailerra Pasai Donibanen | Top bidaiak Euskadin | Euskadi Turismoa - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Euskal sukaldaritza tradizionalari buruzko tailerra

Jaizkibel mendiaren magalean, Pasai Donibaneko herrian, itsasoaren ertz-ertzean kokaturiko terraza batean dago Ziaboga jatetxea, topagune erakargarria benetako gastronomia maite dutenentzat.

Hasteko, kafe batez eta aurkezpen solasaldi batez gozatuko dugu Álex Barcenilla sukaldariarekin eta bere taldearekin. Ondoren, beren lantegiko ateak irekiko dizkigute euskal sukaldaritzako plater ezagunenak nola egiten dituzten azaltzeko; esaterako, txipiroiak beren tintan edo legatza saltsa berdean.

Behin saltsan sartuta, eta itsasoak arrantzan egiteko aukera eman badi, Juanito Makazagaren laguntza izango dugu. Eskarmentu handiko txipiroi arrantzalea lantegian sartuko da hartutakoa erakusteko eta gure produktu kutunaren sekretu guztiak kontatzeko.

Prestatu berri ditugun platerak eta mantela mahai gainean direla, jangelara joango gara menu eder batez gozatzeko, giro goxo eta atsegin batean.

Gomendioak

  • Ezagutu gure plater tipikoenen errezetak. Belaunaldiz belaunaldi igaro diren errezetak eta gure egunetara iritsi direnak, gure gastronomiaren benetako ikono gisa.
  • Ezagutu euskal sukaldaritza handi egiten duten produktu gastronomiko finak.
  • Jaso itzazu aholkuak eta ikasi euskal sukaldaritza artearen benetako maisuekin.