Ezagutu euskal sukaldaritzako plater ospetsuenen sekretuak eta gozatu itsasoaren ondoko terraza batean prestatu berri diren platerez
Jaizkibel mendiaren magalean, Pasai Donibaneko herrian, itsasoaren ertz-ertzean kokaturiko terraza batean dago Ziaboga jatetxea, topagune erakargarria benetako gastronomia maite dutenentzat.
Hasteko, kafe batez eta aurkezpen solasaldi batez gozatuko dugu Álex Barcenilla sukaldariarekin eta bere taldearekin. Ondoren, beren lantegiko ateak irekiko dizkigute euskal sukaldaritzako plater ezagunenak nola egiten dituzten azaltzeko; esaterako, txipiroiak beren tintan edo legatza saltsa berdean.
Behin saltsan sartuta, eta itsasoak arrantzan egiteko aukera eman badi, Juanito Makazagaren laguntza izango dugu. Eskarmentu handiko txipiroi arrantzalea lantegian sartuko da hartutakoa erakusteko eta gure produktu kutunaren sekretu guztiak kontatzeko.
Prestatu berri ditugun platerak eta mantela mahai gainean direla, jangelara joango gara menu eder batez gozatzeko, giro goxo eta atsegin batean.
Datu orokorrak
- Sukaldaritza-tailerra (kafea, solasaldia eta ikastaroa; txipiroi-arrantzale beterano batek lagunduta). 2h 00m
- Bazkaria. 2h 00m
- Ikastaroaren dosierra.
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
4 ordu
Irekita urte osoan
Kontsultatu ordutegiak
Informazio gehiago: https://www.ziabogabistrot.com/cursos-de-cocina
Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania, Euskara
Gomendioak