Zumaiako ondare geologikoa ezagutzeaz gain, interpretatutako ibilbideak oinez eta itsasontziz egiteko aukera ematen du, baita itsasoko urak gure osasunari dakarzkion onurak ezagutzeko eta gozatzeko aukera ere.
GOIZEAN
Bisitaldia Algorri naturaren interpretazio-zentrora. Zentro horretan, Zumaiako natura-ondarea azaltzen da (geologia, padurak, dunak, artadia eta abar) eta Flysch-a nola sortu zen azaltzen duen ikus-entzunezko interesgarri bat ikusteko aukera eskaintzeaz gain, 6 metro inguru luze den iknofosil baten erreplika ere aurki daiteke bertan.
Azaleratze geologikoa ezagutzeko, Itzurun hondartzara igo eta aparteko ikuspegiaz goza daiteke. Ez ahaztu ondare geologikoaren azalpena duen panela irakurtzea! Jarraian, Algorri puntara joan daiteke eta Geoparkearen kostalde osoa ikusi; gero, jaitsi eta Algorri kalan dagoen panela irakur daiteke (K/T muga zer den ulertzeko), eta Ardantzabide kalean barrena Zumaiara itzuli, azkenik. Ibilbidea luzatu nahi izanez gero, hasieran Itzurundik Talai Mendira igo daiteke eta gero atzera Itzurunera itzuli.
ARRATSALDEAN
Eguna osatzeko, txangoa egin daiteke itsasontziz kostalde magiko hau ikusi eta hobeto ezagutzeko, bisitaldi gidatua eginez (aurrez egin behar da erreserba hemen: www.geoparkea.eus). Badira hainbat enpresa ere Zumaian, bisitaldi pribatuak belaontzian, kayak batean edo itsasoko motoan egiteko aukera eskaintzen dutenak.
Bisitaldi gidatua egin beharrean edo egin ostean, itsasoko uraren onurez goza dezakezue Itzurun hondartzan bainua hartuta, edo Zelai Talasoterapia Hotelean talasoterapiako zirkuitu bat eginda.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Zelai talasoterapia-zirkuitua
Aisialdirako beste proposamen batzuk
Non jan plan honetan: https://zumaia.eus/eu/turismoa/ostatu-eta-jatetxeak?set_language=eu#b_start=0
Non ostatu hartu plan honetan: https://zumaia.eus/eu/turismoa/ostatu-eta-jatetxeak?set_language=eu#b_start=0
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Zumaia Turismo Bulegoa / Kantauri plaza 13 / 943 143 396/ turismoa@zumaia.eus
www.zumaia.eus/es/turismo/que-hacer/planes/1-patrimonio-geologico
Gaztelania, Euskara
Gomendioak