Interpretatutako ibilbide zoragarria Zumaiatik Debara bitarte, Biotopo Babestuan barrena; Euskal Kostaldeko paraje ikusgarrienetako bat da UNESCOren Munduko Geoparke hau. Udan, itsasontziz itzultzeko aukera ere badago.
GOIZEAN
Zumaiatik oinez joango gara Debaraino (15 km inguru, GR-121 ibilbidearen seinale zuri-gorriei jarraikiz) eta bidean dauden panelak irakurriko ditugu. Ibilbide honetan, gozatzeaz gain ikasteko aukera ere izango dugu; beraz, bidea lasai egitea gomendatzen dizuegu, egin beharreko geldialdi guztiak eginez (gutxi gorabehera 4 ordu). Debara iritsiko gara.
ARRATSALDEAN
Zumaiara itzultzea: Debatik berriro ere oinez itzuli nahi ez badugu, udan bi aukera daude: trenez (Bilbotik Donostiara doan trena Deban gelditzen da orduro, eta 15 minutuan Zumaiara iristen da www.euskotren.eus), edo Geoparkeak programatzen dituen bisitaldi gidatuetako bat egin daiteke itsasontziz, “Zumaia-Deba /Deba-Zumaia itsasontziz” (bi noranzkoetan ibiltzen da). Egun egokia hautatu ahal izateko, egin kontsulta www.geoparkea.eus webgunean (bisitaldi gidatuen egutegia). Neguan, trenez edo autobusez itzultzeko aukera dago, ez besterik.
Plan hau kontrako noranzkoan ere egin daiteke: Debara garraiobide publikoa erabilita edo itsasontziko bisitaldi gidatua eginez joan daiteke, eta oinez itzuli.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK :
Euskal kostaldeko Geoparkea
Non jan plan honetan:
https://zumaia.eus/eu/turismoa/ostatu-eta-jatetxeak?set_language=eu#b_start=0
Non ostatu hartu plan honetan:
https://zumaia.eus/eu/turismoa/ostatu-eta-jatetxeak?set_language=eu#b_start=0
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Zumaiako turismo bulegoa: Kantauri plaza 13 / 943 14 33 96 / turismoa@zumaia.eus
Gaztelania, Euskara
Gomendioak