Euskadiko industriaren mamia ezagutzera gonbidatzen zaitugu ibilbide hau eginez: hasteko, bisitatu artisau-fabrika bat, eta, ondoren, jarraitu mekanizaziorantz. Ezagutu Debabarreneko industria-garapenaren historia.
GOIZEAN
Proposatzen dizugu eguna Mendaroko Txokolateen errota bisitatuz hastea (ezinbestekoa da erreserba egitea); bertan, katilurako txokolatea nola egiten den ikusi ahal izango duzu, duela 100 urte baino gehiago egiten zuten bezala. Gainera, bertako artisau-espezialitate bikain batzuk dastatu ahal izango dituzu.
Mendarotik jarraitu Elgoibarrerantz, Makina Erremintaren Museoa bisitatzeko (bisita gidatuak aldez aurretik erreserba eginda). Makina-erremintak Debabarreneko industria-garapenean izandako zeregin nagusiari buruz ikasiko duzu, eta, gainera, benetako makinak mugimenduan ikusiko dituzu. Euskadiko industria-ondarearen benetako bitxia.
ARRATSALDEAN
Arratsaldean, industriari buruz gehiago ikasten jarraituko duzu Eibarko Armagintzaren Museoan (bisita gidatuak erreserba eginda). Museo honetan, Eibarko industriaren historiari buruz ikasiko duzu, armetatik hasita, bizikletekin, josteko makinekin, grapagailuekin eta abarrekin amaitzeko. Horrez gain, artisau-fabrikaziotik piloan fabrikatzera nola igaro ziren ikasiko duzu.
Arratsaldea bukatzeko, Eibarren barrena ibil zaitezke eta ikusi gai ote zaren bertan dauden industria-eraikin ugarietako batzuk identifikatzeko. Hiri armagin alaiak, gainera, taberna eta jatetxe sorta handia eskaintzen du, indarrak berreskuratzeko.
Non jan plan honetan: www.debabarrenaturismo.com / www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.debabarrenaturismo.com / www.nekatur.net
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak