Larrabetzun, gune ikusgarri batez gozatu ahal izango duzu, non gastronomiarik abangoardistena enologiarekin eta txakolinaren kulturarekin uztartzen diren. Eneko Atxa da guztiaren buru, Azurmendi Jatetxeko sukaldari ospetsua, hain zuzen, 3 Michelin izarrekin saritua. Azurmendi*** Jatetxean sentipenak ugaritu egiten dira, eta txoko, zehaztasun eta zerbitzu orotan ageri dira ispilatuta Eneko Atxaren nortasuna eta filosofia.
2017an, Elite Traveller aldizkariak munduko jatetxerik onena izendatu zuen. Bi menu ditu, bakoitzaren nahien arabera aukeratzekoak: Erroak menua eta Adarrak menua, bi-biak ardo bikainez lagundutakoak.
Igandetan, Gorka Izagirre upategira ere egin ahal izango da bisita. Bertan, kalitate goreneko txakolina egiten dute, bai erabiltzen diren mahatsen bikaintasunari esker, bai mahastietan zein upategian eskaintzen zaien arretari esker.
Datu orokorrak
- Adarrak edo Erroak menuaren dastatzea, nork bere aukeraren arabera.
Igandetan, upategietara bisita gidatua egiteko aukera ere izango, 13:00etan.
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
Ez dago gutxienekorik.
2 ordu 45 minutu
Astelehena: Itxita
Asteartea, asteazkena, osteguna eta igandea: 13:00 - 15:00
Ostirala eta larunbata: 13:00 - 15:00 / 20:00 - 22:00
Informazio gehiago: https://azurmendi.restaurant/eu/menuak/
Ingelesa, Gaztelania, Euskara