Ezagutu ERRENTERIA, Kultura Intereseko Ondasun gisa kalifikatu den Erdi Aroko trazadurako hirigune historikoa duena eta kultura-arloko eta merkataritza-arloko bizitzaz betetako herri bati bide eman dion iragan industriala duena.
Errenteriak 700 urteko historia du, baina agian ez duzu jakingo beste garai batean itsasoari begira bizi izan zela eta herri honen Erdi Aroko trazadurak itsasotik lortu ziren errentei esker lortu zuela bere ondarearen zati handi bat. Errenteriaren iragan industrial arestikoenak utzitako paisaiak ez dio orain artean bisitariari ahalbidetu interes kulturaleko ondasuntzat kalifikatutako hirigune historikoaren benetako balioaz ohartzen.
Horregatik, gaur proposatzen dizugu bere zazpi kaleetan ibilbide bat egitea, Andre Mari Elizan hasita. Aukera izanez gero, sartu "euskal gotiko" izeneko estiloko tenplu hau bisitatzera. Hemendik oso hurbil, Kapitanenea izeneko leinu-etxean, Jantziaren Zentroa bisitatu ahal izango duzu, euskal modaren historiari egiten zaion omenaldia bere
bilduma zabalaren bitartez.
Erdi Aroko harresia ikusi ezin badugu ere, zutik ikusi ahal izango ditugu Hiribilduan sartzeko ateetako baten ondoan dauden dorretxeak.
Errenteriak bizitza kultural bizia duenez, saltoki, taberna eta jatetxeen oso eskaintza zabala du. Zure apetitu-mailaren arabera, zure pintxo-ibilbidea diseinatu ahal izango duzu era askotako eskaintza gastronomikoa izateaz gain, gustu guztietarako jatetxeak ere badaudelako.
Beste aukera bat Gamon Zumardian barrena ibiltzea da Hiribilduaren erdigunea atzean utzi arte. Oiartzun ibaiaren ibilguari oinez jarraituz, bidegorrian barrena joan ahal izango zara. Pasealeku hori errenteriarrek izugarri estimatzen dute eta Fanderiako Errotaraino eramango zaitu. Ibaian dagoen etxe honetan, antzinako ehotze-harri baten funtzionamendua erakutsiko dizute, egur-ikatzaren industriari buruz ikasiko duzu eta gure ibai-ekosistema balioesten erakutsiko dizute.
ARRATSALDEAN
Arratsaldean, autoa hartzea gomendatzen dizugu, San Marko gotorlekura igotzeko, izen bereko mendian dagoen gotorleku militarra, XIX. mendean eraiki zutena. Han gotorlekuaren barnealdea bisitatu ahal izango duzu, eta kanoien nahiz soldaduen erreplikak aurkituko dituzu. Gotorlekuko begiratokira igotzea gomendatzen dizugu; izan ere, bere kokapen pribilegiatuari esker, ekialdeko kostaldearen eta Iparralderen bista panoramiko paregabea eskaintzen du, eta, gainera, inguratzen gaituzten mendien siluetak ikusi ahal izango dituzu.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK :
Non jan plan honetan: http://www.oarsoaldeaturismoa.eus/es/informacion-practica/donde-comer/errenteria.html
Non ostatu hartu plan honetan: http://www.oarsoaldeaturismoa.eus/es/informacion-practica/donde-dormir/nuestros-alojamientos.html
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Turismo bulegoa: Madalen kalea, 3 / 943 494 521 / turismoa@oarsoaldea.eus
http://www.oarsoaldeaturismoa.eus/es/conoce-oarsoaldea/nuestros-pueblos/errenteria.html
Gaztelania, Euskara
Ez galtzeko arrazoiak