Gorbeiako ondarea ikusteko eguna. Goizean, Zeberion gordetako altxorrak ezagutuko dituzu, eta, arratsaldean, Areatzako kaleetan gordetakoak.
GOIZEAN
Zeberio: Ermitabarriko altxorrak: zatoz Zeberioko Ermitabarri auzoa ikustera, eta ezagutu gurekin errementariaren museoa eta Olabarrietako San Tomas eliza, bere elizpe ikusgarri eta guzti, imajinatu ezinezko mezu eta irudien gordeleku.
ARRATSALDEAN
Autogidatutako ibilbidea Areatzako Hiribilduan barrena: ibilaldi laburra Areatzako erdigune historikoan zehar. Monumentu multzo deklaratu dute, eta jauregi eta jauretxe barroko bikainek iraganera eramango gaituzte.
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net
Datu orokorrak
Gaztelania, Euskara
Gomendioak