Enkarterri Euskadiko lehen ‘bikefriendly’ lurraldea da, mota guztietako txirrindularientzako toki ezin hobea: profesionalentzat, zaleentzat, edo, besterik gabe, eskualdea pedalei eraginez zeharkatzeko gogoa dutenentzat. Bikefriendly taldeak emandako zigilu hau sektoreko kalitate-erreferentzia nagusia da une honetan.
GOIZEAN
Enkarterriko meatze-paisaia esploratuz. Burdin Mendien Bide Berdea da garai bateko meatze-paisaiak beren onera ekartzeko ekimenaren erakusgarri ezin hobea. Bizkaiko bide berderik luzeena da. 42 kilometroko bidea da, panoramika zoragarrien artean kokatua eta oinez zein bizikletaz egiteko aproposa.
Plan honek Artzentales (Bide Berdearen 0 kilometroa) zein Muskiz (23. kilometroa, Borja auzoa) izan dezake abiapuntu, eta jomuga, berriz, Sopuertako udalerria.
Ibilbide laua, bizikletan egiteko erraza, 10-12 kilometrokoa. Oso ibilbide berezia da gainera, meatzaritzaren arrasto ikusgarriez zipriztinduta dagoelako: zamalekuak, burdinolak, meategiak, kaltzinazio-labeak, etab.
Familiarekin egiteko bide ezin hobea da.
ARRATSALDEAN
Sopuerta Abentura: Zuhaitz arteko 10 zirkuitu dauzka parkeak, 32.000 metro karratutik gorako azalera batean banatuak, eta 100 abentura edo erronka baino gehiago proposatzen dira, familiakoek, beren bizkortasuna eta oreka erakutsiz, goza ditzaten. 3 zirkuituk tirolinak dituzte. 41 TIROLINEZ gain, gainditu beharreko beste hainbat erronka edo joko aurkituko dituzue ibilbideetan.
Eskaintzen diren ibilbideak publiko guztietarako dira egokiak, 2 urtekoekin hasi eta ausartenenganaino, adin-mugarik gabe, betiere pertsona bakoitzaren egoera fisikoaren arabera.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan:
https://www.visitenkarterri.com/eu/bidaia-antolatu/onegin/
Non ostatu hartu plan honetan:
https://www.visitenkarterri.com/eu/bidaia-antolatu/ostatuak/
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Enkarterriko turismo-bulegoa / Martin Mendia 2 /
www.visitenkarterri.com
/ info@enkartur.eus
https://www.enkarterribike.com
Gaztelania, Euskara
Gomendioak