Donejakue bidea | Top esperientziak | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Donejakue bidea

Donejakue Bidea Lea-Artibaiko lurraldearen barruan. Kostaldeko ibilbide hori eskualdeko barnealdean barrena doa, Etxebarritik abiatuz, Markina-Xemeinen eta Ziortza-Bolibarren barrena, eta Munitibar-Arbazegi-Gerrikaitzeraino. Hainbat altxor txiki ezkutatzen dira bidean, eta ezbairik gabe, haien historia aipatzeak merezi du.

Behar den denbora, gutxi gorabehera: 9h 30min

 

GOIZEAN

Astigarrabiatik abiatuko gara, eta Etxebarriko paisaietan barrena goazela, Munibe eta Antsotegi jauregietatik gertu igaroko gara.  Markina-Xemeindik igarotzean, Andra Mariaren eliza (eta haren hilerria), Arretxinagako baseliza (eta barruan gorde dituen hiru harri erraldoiak), eta Markinako erdigune historikoa bisitatuko ditugu.

 

ARRATSALDEAN

Markina-Xemeinen edo Ziortza-Bolibarren geldituko gara bazkaltzeko, eta Ziortza-Bolibarren, Simon Bolivarren museoa bisitatuko dugu, eta jarraian, Ziortza-Bolibarreko Monasterioko erlijio-multzoa. Monasteriotik irten eta Munitibarrerantz abiatuko gara, bideari amaiera emateko.

 

KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:

 

Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus

 

Non ostatu hartu plan honetan:  www.nekatur.net

Gomendioak

  • Itzulerarik gabeko ibilbidea. Itzultzeko aukeraren bat eduki behar da: autoa, garraio publikoa, etab.
  • Markatu distantziarik onena egiteko ibilbide-tartea, ibilbide osoa egitea posible ez bada.