Ezagutu Lasturreko bailara ezkutua, bertan taloak egiten ikasiko duzu; horrez gain, bisitatu Casacampoko padurak Deban, eta, arratsaldean, esploratu fosilak Mutrikun.
GOIZEAN
Goizean joan zaitez Lasturreko bailara ezkuturaino. Han taloak* egiten ikasi ahal izango duzu; hasteko, arto-irina egiteko prozesua ezagutuko duzu ehun urtetik gora dituen Plazaolako errotan. Ondoren, Maitanek taloak Lasturreko erara egiten eta zuri gehien gustatzen zaizunarekin betetzen irakatsiko dizu.
Hamaiketako** zoragarri horren ondoren, Debara itzultzea eta Casacampoko paduretaraino ibilaldi bat eginez gosetzea proposatzen dizugu. Pasealeku horretan leku baketsu bat ikusiko duzu Deba ibaiaren ibai-ahoan.
ARRATSALDEAN
Arratsaldean, Nautilus Mutrikuko Interpretazio Geologiko Zentroa bisitatzea proposatzen dizugu. Museo txiki honetan, Geoparkeko itsaslabarretan aurkitutako fosil-bilduma garrantzitsu bat ikusi ahal izango duzu.
Ondoren, sartu Mutrikuko hirigunean (Gipuzkoako kostaldeko azken herria) Atxukaleko begiratokiraino, eta hortik portua ikusteaz gain, Mutrikuk baleekin izandako harremanari buruz gehiago jakin ahal izango duzu.
Ilunabarrean, eguna amaitzeko, Mutrikuren eta Ondarbeltz hondartzaren artean dagoen pasealekuan ibiltzea proposatzen dizugu, iluntze zoragarriaz gozatu ahal izateko bertan.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan: www.debabarrenaturismo.com / www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.debabarrenaturismo.com / www.nekatur.net
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak