Chillidaleku museoa bisitatuko dugu, eta Eduardo Chillidaren ametsaren gauzatzea ezagutuko dugu. Espazioa bera eskultura den tokia; formaren, espazioaren eta metatutako denboraren bere ikuspegia islatzen duena.
Eta, arratsaldean, geure-geurea dugun tradizio bat ezagutu ahal izango dugu: giro “pilotazalea”, Galarreta pilotalekuan esperientzia ahaztezina biziz; erremonteko txapelketa gehienak pilotaleku horretan jokatzen dira eta, espezialisten ustez, «erremontearen katedrala» da. Ziurrenik, erremontea da euskal pilotaren diziplina ikusgarriena, bai abiaduragatik, bai teknikagatik.
GOIZEAN
Chillidaleku bisitatuko dugu; aire zabaleko museoa da, eta museoa bera artelan handi baten moduan pentsatuta dago. Artearen eta naturaren arteko fusioa naturalki gertatzen da eta eskulturek paisaiarekin bat egiten dute, beti hor egon izan balira bezala.
Lorategian, pago, haritz eta magnoliak altzairu eta granitozko eskulturekin batera daude, elkarrizketa perfektuan, baita Zabalaga baserriarekin ere, 11 hektareako lur-eremu batean; paseo atsegin bat egiteko ere oso egokia da.
Museoan bertan dagoen Lurra Cafe jatetxean bazkalduko dugu; jatetxea Chillida Leku eta Orona Fundazioaren arteko akordioaren emaitza da. Proiektuaren helburua elikadura osasungarri eta jasangarria eskaintzea da eta, bide batez, tokiko ekonomiaren eragile aktibo bihurtzea betiere gizarte-erantzukizunaren eta ingurumen-erantzukizunaren premisapean.
ARRATSALDEAN
Endika Barrenetxea pilotari profesionalaren eskutik, Galarreta pilotalekuaren historia eta erremontearen diziplina ezagutuko ditugu; arauak, eskuz egindako materiala (pilotak eta saskiak), apustuen mundua, eta saio praktiko bat kantxan: saski, pilota eta guzti, pilotari profesionalarekin. Bukatzeko, erremontista profesionalen arteko partida bat ikusiko dugu. Partida amaitzen denean, pilotalekuan bertan dagoen Suharri jatetxean afaldu daiteke.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Erremonte-esperientzia: www.galarreta-jaialai.com
Chillida Leku museoa: www.museochillidaleku.com
Non jan plan honetan:
Lurra Café www.museochillidaleku.com / www.restaurantesuharri.com
Non ostatu hartu plan honetan:
Troya landa-etxea (Usurbil) https://www.nekatur.net/troya / www.donostialdea.eus
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Hernaniko informazio turistikoko puntua: www.hernaniturismoa.com
Gaztelania, Euskara
Gomendioak