Euskara ikasten ari zara? Ba al duzu euskal sustrairik? Plan ezin hobea da hau dena delakoagatik euskara hutseko esperientzia batez gozatu nahi duenarentzat. Euskara gure nortasunaren parte garrantzitsu bat da, zalantzarik gabe, eta Urola bailaran gehienok euskaraz egiten dugu. Gozatu kulturaz, tradizioez, merkatuez, gastronomiaz, naturaz... Eta beti euskaraz!
GOIZEAN
Euskal Herriaren historia eta euskaldunon izaera ezin dira ulertu baserririk gabe. Baserriak gizartearen bilakaeran ezinbesteko funtzioa bete izan du historian zehar gaur egun arte. Eguna Beizamako Ingurumen Aterpetxean hastea da gure proposamena; han hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango duzue (aldez aurretik erreserbatuta). Euskal estilo tradizionalarekin lotuta daude guztiak, eta euskaraz dira, jakina!: inguruko baserriak bisitatzea, ibilbide gidatuak naturan zehar edota gastronomia-lantegiak.
Nahi izanez gero, gainera, aterpetxean bertan bazkal daiteke.
Jardueraren ondoren, bailarako herriren batera joatea proposatzen dizugu, herriko kaleetan ibili, bertakoekin batera: hizkuntza hobetzeko, hizkuntzan bertan murgiltzea da onena. Pintxo-potea da ohitura gastronomiko errotuenetako bat. Ostegun eta ostiraletan izango duzu esperientzia horretaz gozatzeko aukera; tabernarik taberna ibili ahal izango zara, eta, oso prezio onean, pintxo prestatu berrien eskaintzarik onenak dastatu ahal izango dituzu, baso bat sagardo edo txakolinarekin batera. Bertako produktuen kontsumoa bultzatzen dute herrietako saltegi eta merkatuetan, gainera, eta merkatariekin mintzatzea aukera paregabea da euskara praktikatzeko.
ARRATSALDEAN
Herri baten kultura bere hizkuntzarekin batera doa beti. Horregatik, euskal kulturaren alderdi batzuen berri jaso ahal izateko, garrantzitsua da, gure iritziz, euskal kulturaz zuzenean gozatzea. Eta Urola eskualdeko kultura-eskaintza askotarikoa da oso: dantza-ikuskizunetatik hasi, eta antzerki-topaketetaraino. Gehien atsegin duzun ikuskizuna aukeratzeko, azaldutako webguneetan kultura-proposamen guztiak aztertzea proposatzen dizugu.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Bisita gidatuak:
Ondarez: 606 175 356 / ondarez@loiola.eus
BASK ALIVE: 674 31 47 43 / www.baskalive.com / baskalive@euskotour.com
Non jan plan honetan: https://urolaturismo.eus/es/2013-11-06-21-58-08/gastronomia-non-jan
Non ostatu hartu plan honetan:https://urolaturismo.eus/es/bidaia-antolatu/itemlist/category/2-non-lo-egin
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Loiolako Santutegiko informazio puntua
https://urolaturismo.eus/eu/2013-11-06-21-58-08/esperientzia-gastronomikoak/gure-baserriak
https://urolaturismo.eus/eu/2013-11-06-21-58-08/azokak-eta-ekitaldiak
Azpeitia Kultura https://www.kulturaz.eus/agenda
Azkoitia Kultura https://azkoitia.eus/agenda
Zestoa Kultura https://www.zestoa.eus/eu/agenda
Gaztelania, Euskara
Gomendioak