Goizean, Delikako urjauziraino oinez joatea proposatzen dizuegu, ur-jauzi zoragarria bertatik bertara ikusteko.
Arratsalderako bisitaldi gidatu bat antolatu dugu txakolindegi batean. Txakolindegia eta mahastiak ikusiko ditugu, txakolina nola egiten den ikasiko dugu, eta, jakina, txakolina dastatuko dugu.
GOIZEAN
Arabako paraje ikusgarrienetako batean, Amurrioko (Arrastaria inguruan) eta Kuartangoko udalerrien artean, Delikako ur-jauzi ikusgarria dago. 220 metro baino gehiagoko jauziarekin eta zaldi-isats formarekin, Iberiar Penintsulako ur-jauzirik altuena da, eta Mendebaldeko Europako ikusgarrienetako bat.
Delikatik hasten den 7 kilometroko ibilbidea gomendatzen dugu, erraza denez haurrekin egiteko ezin hobea.
ARRATSALDEAN
Gure Ahaleginak upategi familiar bat da, paraje eder batean kokatua bere mahastiez inguratua. Aspertsiozko zein aireztapeneko izozteen aurkako sistemez hornituta daude mahastiak. 314 metroko altueran dago, eta horrek klimatologian eragiten du: egunak eguzkitsuak dira, baina ez beroegiak, eta gauak, berriz, freskoak.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan: www.ordunaturismo.com/etorri/jateko
Non ostatu hartu plan honetan: www.ordunaturismo.com/etorri/ostatu-hartzeko
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Orozkoko Turismo Informazio Gunea
946 339 823
Foru plaza, 9
945 38 43 84
Gaztelania, Euskara
Gomendioak