Ezagutu Villa-Lucía finkaren historia, Samaniego alegialariaren aisialdirako finka, eta bizi 4D esperientzia paregabe bat, bazkaldu erretegi batean eta bisitatu upategi tradizional bat.
Jardunaldia hasteko, Villa-Lucía finka eta haren historia ezagutuko ditugu. Jarraian, Villa-Lucía museoa bisitatuko dugu, Arabako Errioxako ardoaren historia eta erritualak biltzen dituen ardoaren zentro tematikoa, hain zuzen.
Zentzumenen esperientzia batez gozatuko dugu 4D formatuan, ´En Tierra de Sueños´. Esperientzia horretan, ardoaren iratxoak (Vinfo) eremu horretako ondarearen eta baliabideen berri emango digu. Museoko 30 edo agian 40 urtetik gorako ardo bat dastatuko dugu eta haren bilakaera egiaztatuko dugu.
Ondoren, menu berezi batez gozatuko dugu Villa-Lucia erretegian. Jarduera amaitzeko, El Fabulista Upategia bisitatuko dugu, alegia, ardoa era tradizionalean egiten duten Guardiako Erdi Aroko herriguneko bi kobetako bat.
Datu orokorrak
- Villa-Lucía: interpretazio zentroa eta museoa
- En Tierra de Sueños 4D esperientzia
- Arabako Errioxako ardoa dastatzea gosegarri kurruskariarekin
- Bazkaria Villa Lucía erretegian
- Bisita El Fabulista Upategira
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
2 lagun
5 ordu 30 minutu
Asteartetik igandera: 12:30
Astelehena: Gutxienez 20 helduko taldeentzat bakarrik (erreserba)
Informazio gehiago: https://villa-lucia.com/
Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania, Euskara