Bermeok 9 landa auzo dauzka, bakoitzak badu bere xarma, urte osoan zehar ospatzen diren jai, baserri zahar eta ermita bereziekin… guztiak ezagutzeko oinez ibiltzea da aukera egokiena. Nordic walking-eko 4 ibilbide daude Bermeon, zailtasunaren arabera, familian edo mendizaletasuna duten lagunekin egiteko. Landaguneko pasaia eta itsasokoa ibilaldi baten gozatzeko aukera.
GOIZEAN
Bermeok 4 ibilbide dauzka Nordic Walking-a praktikatzeko. Almika eta Arronategi ibilbideak dira luzeenak eta bien erdibidean jatetxeak dazkagu deskantsu bat hartzeko. Ibilbide guztiak turismo bulego aurrean hasten dira, baina aukera dago garraio publikoa erabilita beste puntu batzuetatik ibilbidea hasteko, adibidez, Sollubetik.
Aukeratzen den ibilbidea kontuan izanda, esperientzi hau izan ahal da egun erdikoa zein egun osokoa (bide erdian bazkaltzeko lekua badago).
ARRATSALDEAN
Eguna osatzeko, Arrantzale museoa bisitatu daiteke edoeta itsas txango lasai bat egin Bermeoko portutik abiatuta, Gaztelugatxerantz edo Elantxoberantz, goizean zehazkatutako mendi eta zelaiak itsasotik ikusteko. (Kontsultatu irteeren egutegia eta erreserbatu)
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Itsas txango bat egin:
Non jan plan honetan:www.visitbermeo.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.visitbermeo.eus
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Bermeoko turismo bulegoa / 946 179 154 / turismoa@bermeo.eus
www.visitbermeo.eus/mendia-ere-gure-indargune
http://eus.nordicwalkinggunea.net/La-Red-de-Centros-NW/nw-bermeo
Gaztelania, Euskara
Ez galtzeko arrazoiak