Bergaratik Antzuolara | Top esperientziak | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Bergaratik Antzuolara

Bergarako erdigune monumentala ezagutzeaz gain Bergaratik Antzuola oinez joateko proposamena.

 

GOIZEAN

Bergarako Alde Zaharra

Erdi Aroan sortutako hiribildua, Bergarako alde zahar bilakatuta, hainbat eraikuntza interesgarri gordetzen ditu kaleetan; San Pedro eliza, Errege Mintegia, Ondartza Jauregia, Jauregi Etxea, Egino Mallea Etxea…

Bergarako Turismo bulegotik bisita gidatuak eskaintzen dira.

 

ARRATSALDEAN

Bergaratik Antzuolara (Ramal Vasco-Navarro)

Antzuolako bidaiariak Bergarara joateko edo Vasco-Navarroa hartzeko erabiltzen zuten trazadura Mekolalde auzoan hartuta, Bergarako panoramika ikusiko dugu eta mendi eta baso artean trenak egiten zuen bidea jarraituz Antzuolako Iturriotz baserri gainera iristean, Uzarragako errepidea behera jarraituz Antzuola herrira helduko gara.

Herriko kaleetan paseatu ondoren, leku beretik itzuli edo autobusez bueltatu daiteke Bergarara

https://www.turismodebagoiena.eus/eu/zer-egin/5-bergara-antzuola-vasco-navarro/

 

KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:

Bisita gidatua: Bergako Turismo Bulegoa / Juan Irazabal pasealekua, 1. 20570 Bergara /Tel: 943 769 003

 

Non jan plan honetan: https://www.turismodebagoiena.eus/eu/non-jan/

Non ostatu hartu plan honetan: https://www.turismodebagoiena.eus/eu/non-lo/

Gomendioak

  • Alde zaharreko bisita gidatua egiteko aldez aurretik erreserba egitea komeni da.
  • Trenbideko ibilbidea egiteko oinetako eta kirola egiteko arropa egokia eraman behar da.
  • Antzuolatik Bergarara garraio publikoan bueltatzeko, autobús zerbitzuen ordutegia kontsultatu.