Aukerez betetako urtegia | Top esperientziak | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Aukerez betetako urtegia

Arabak ez dauka itsasorik, baina ehunka kilometroko kosta geza izatearen zortea dauka. Kilometro horien guztien artean, Uribarri Ganboa urtegia da baliabide aipagarriena.

 

Gasteiztik 10 kilometro eskasetara dagoen paradisu hau ezagutzeko aukera ugari daude, nola bere ingurune naturala, flora eta fauna miatuz, edota bere inguruko ibilbideak arakatuz. Ingurune honetara gerturatzeko aukera aktibo bat hautatuko dugu: oinez edo bizikletaz.

 

GOIZEAN

Garaioko hondartzara gerturatu beharko gara, Uribarri-Ganboa urtegian. Ibilgailua uzteko eta gure bizikletak prest jartzeko beharrezko guztia egiteko eremu zabala dago han, bizikleta hartzea erabakiz gero. Bizikletaz egiteko bi aukera daude: urtegiaren bira osoa burutzea, guztira 40 km inguruko bira (pedalei eragiteko ohitura duten pertsonentzat), edo publiko orokorrarentzako bira, 13 km dituena, soilik urtegiaren muturrak inguratuz, ziurrenik alderdi eder eta adierazgarrienak direnak. Gure gomendioa bigarren aukeraren aldekoa da.

 

Abiatu aurretik gomendagarria da ingurune naturalean bertan kokatutako informazio bulegora gerturatzea; izan ere, guk hautatutako ibilbidea burutzeko aholkuak emango baitizkigute han.

 

Beste aukera bikain bat ibilbide laburra oinez egitea da, ia guztiz laua baita eta oso eroso egiten baita.

 

ARRATSALDEAN

Arratsaldean, oinezko edo bizikletazko ibilaldiaren ondoren, atseden hartzeko eta ingurune honetan dauden bandera urdineko hondartzez gozatzeko unea da. Piknik bat egitea aukera ezin hobea litzateke indarrak berritzeko eta senitartekoekin eta lagunekin deskantsatzeko, goizeko esperientzia gogoratuz. Nahi izanez gero, bainu batez gozatu eta eguzkia hartu daiteke xede horietarako egokitutako guneetan.

 

Gure txangoa amaitutzat eman aurretik, ilunabarrean, Mendixurko hegaztien behatokira gerturatu gaitezke, zeina ingurune naturalaren sarreran baitago. Urtegiaren inguruan dagoen bizia ezagutzeko aukera izango dugu han.

 

KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:

  • Mi castillo de arena: Una vez en la vida / 696 208 067
  • Kayak: Atxarmin / 945 455 087 

 

Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus

Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net

Gomendioak

  • Garaioko aparkalekutik abiatzea eta informazio gunetik pasatzea gomendatzen da.
  • Paseatzaileekin arretaz jokatzea eta bideko pasabideak zeharkatzerakoan kontu handia izatea.
  • Proposatutako jarduerak burutzeko ura eta janaria eramatea.