Egun batez artzain izatea zer den jakin nahi baduzu, apiriletik azarora artaldeak zer larretan bizi diren ikusi nahi baduzu, ardi latxaren eta gaztandegien jatorriari buruz ikasi nahi baduzu, hauxe da zure esperientzia.
GOIZEAN
Jakin egun batez artzain izatea zer den.
Topagunea: Otzaurten, Otzaurteko artzainen bidea SL-Gi 3004 ibilbideari ekiteko.
Apiriletik azarora, artalde eta behor ugari egoten dira Garagartzako txabolen inguruan, eta horixe da, hain zuzen ere, ibilbide honen erdigunea. Zerua garbi dagoenean, ikuspegi liluragarria dago. Horrelako bide batean, egin beharreko gauzetako bat da benta batean zerbait hartzea. Ziur Otzaurten artzainek hainbat eta hainbat istorio kontatu dizkiotela elkarri, artaldeekin egonaldi luzeak egin aurretik eta ondoren. Abereekin igotzen dira Ultzamako bidetik, ardiak eta behorrak larratzera udan.
Iraupena: 01:45h
Zailtasuna: Ertaina
Luzera: 5,1 km
Igoera metatua: 205 m
Jaitsiera metatua: 216 m
Forma: Zirkularra
Otzaurte ingurua (Zegama) leku ezin hobea da artzainen hamaiketako on bat egiteko; euskal jaki tradizionalak eskainiko dizkizuete, eta babarrunak eta arkumea, espezialitate berezi gisa.
ARRATSALDEAN
Hamaiketakoaren ondoren, Idiazabalera joango gara: ezinbestean ezagutu beharreko lekua da, Idiazabal gaztari buruz ikasten jarraitzeko. Han, Aranburu gaztandegira egingo dugu bisita.
Antzina gazta nola egiten zen jakin nahi izanez gero, in situ ikusi ahal izango duzu. Gainera, gaztagintzari buruzko bideo bat ikusiko dugu, eta instalazioetan zehar ibiliko gara. Eta ahoa ere gozatzeko, gazta barietateak dastatuz amaituko dugu bisita, sagardoz, txakolinez edo urez lagunduta.
Aranburu familia: “Badakigu bere lurraldean hain errotuta dagoen produktu baten artisau-erako ekoizpenak jakin-nahia eragiten duela, eta gure Idiazabal gaztaren lanketari diogun maitasuna partekatzea gustatzen zaigu; irrikatan gaude zuen bisita jasotzeko”.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Bisita gidatuak:
Non jan plan honetan:
Non ostatu hartu plan honetan:
Datu orokorrak
Gaztelania, Euskara
Gomendioak