Ezagutu eta parte hartu zure patxarana egiten, aditu baten laguntzarekin. Bisitatu upategia-museoa eta ardoaren zentro tematikoa
Arabako Errioxako ´AUPA´ artisau patxarana ezagutzea eta berau egiten parte hartzea nahi dugu. Horretarako, César Sáenz de Samaniegoren azalpenak izango ditugu lagun.
Fruitua nola jaso azalduko digu eta emandako argibideei jarraituz, patxaran paregabe hau egingo dugu botila berezi batean. Emaitza etxera eraman ahal izango dugu, nahi dugunarekin dastatzeko, beratzen hilabete batzuk utzi ondoren.
Gainera, Villa-Lucía upategi-museoa eta interpretazio zentroa bisitatzeko aukera izango dugu, bai eta ´En Tierra de Sueños´ 4D esperientziaz gozatzekoa ere.
Amaitzeko, Villa-Lucía erretegian-jatetxean bazkalduko dugu, ekimen horretarako tokiko produktuekin diseinatutako menu batekin, eta patxaranarekin lagunduko dugu.
Datu orokorrak
- Patxaranaren esperientzia
- Bisita Villa-Lucía finkara: interpretazio zentroa eta museoa
- 'En Tierra de Sueños' 4D esperientzia
- Bazkaria edo afaria Villa-Lucía erretegian
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
4 lagun
4 ordu 30 minutu
Asteartetik igandera: 12:30
Astelehena: Gutxienez 20 helduko taldeentzat bakarrik
Informazio gehiago:
Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania, Euskara