Jardunaldi ederra naturarekin kontaktuan. Ibilaldi erraza egingo dugu Balerdiren oinean, 2,5 ordu ingurukoa, eta 7 km-koa. Bista ikusgarriak izango ditugu, ingurune zoragarri batean.
Txindokiren oinean bazkalduko dugu, Larraitzeko baselizaren inguruan; leku aparta da, eta Aralar Natura Parkearen ate nagusia.
GOIZEAN
Bedaion hasiko da irteera. Landa-auzo txiki baina eder bat da, Tolosatik 17 km-ra dago, eta oso ezezaguna da askorentzat. Bedaiotik, ibilaldi zoragarria egingo dugu Arrubi eta Balerdi mendien oinetan, zenbait soro motaz eta baserriz osatutako paisaiaz inguratuta. Balerdiren itzalean, Nafarroaren eta Gipuzkoaren arteko mugara hurbilduko gara, eta ikuspegi txundigarria eta liluragarria izango dugu: Aralarrek eskaintzen diguna, Nafarroako aldetik.
ARRATSALDEAN
Arratsaldean Larraitzen. Ibilaldi irisgarria edo abentura-parkea.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan:
https://www.tolosaldea.eus/eu/tolosa-gourmet/donde-comer/restaurantes/larraitz-gain
https://www.tolosaldea.eus/eu/tolosa-gourmet/donde-comer
Non lo egin plan honetan:
Datu orokorrak
Gaztelania, Euskara
Gomendioak