Arabak historia aberats bat eta ondare paregabe bat dauzka, bere jendearen eta paisaiaren izaera zizelkatu duten mendeetan jasoa.
Urizaharra, Guardia, Labraza eta Antoñana hiribildu gotortu edo harresituek, esate baterako, abagune paregabea eskaintzen digute autoz edo motoz ibilbide bat marraztu eta ondare berdingabe horretara gerturatzeko. Edozein noranzkotan egin daitekeen ibilbide zirkularra proposatzen dizuegu hemen.
GOIZEAN
Ibilbidea zirkularra denez, edozein noranzkotan egin daiteke, abiapuntu gisa bisitatuko ditugun udalerrietako edozein hartuz. Gure proposamena Vitoria-Gasteiztik abiatzen da; bertan, eraikin interesgarriz eta lasai gozatzea merezi duten kaleez jositako bere hirigune historikoa bisitatzeko aukera izango dugu.
Bisita egin ondoren, Peñacerrada hiribilduraino gerturatu ahalko gara ibilgailuan, bere harresi bereziaz gozatzeko. Bisita laburra da, baina oso interesgarria.
ARRATSALDEAN
Bazkalorduan Guardiara lekualdatuko gara, zeinak eskaintza gastronomiko zabala daukan. Indarberritu ostean, bere Erdi Aroko diseinua gorde duen udalerria ezagutuko dugu, hiru kale nagusiz eta elkarren artean plazen eta kale txikien bidez lotutako kale estu eta luzangez osatuta dagoena.
Erdi Aroan eraikitako San Juan eliza eta Erregeen Andre Mariaren eliza dira hiribilduko monumentu garrantzitsuenak. Vitoria-Gasteiza itzultzerakoan, bidean, Erdi Aroko euren iraganaren ondorioz aipagarriak diren bi udalerri txiki bisitatuko ditugu. Labraza udalerriak, Euskal Herriko udalerri gotortu txikiena denak eta, aditu batzuen arabera, mundu osoan hobekien zainduta dagoen herrietako bat denak, Hiri Harresituen Munduko Saria jaso zuen 2008an.
Jarraian, Antoñanarantz joango gara. Herri txiki horren osagai adierazgarri eta bereizgarriena bere harresia da. Antoñanatik Vitoria-Gasteizera abiatuko gara, ibilbide interesgarri honen abiapuntua eta helmuga den hirira.
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net
Non
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Gasteizko Turismo Bulegoa / 945 161 598
Guardiako Turismo Bulegoa / 945 600 845
Gaztelania, Euskara
Gomendioak