300 upeltegi baino gehiago izanik, Arabako Errioxaren ezaugarri nagusia ardoaren kultura da. Dena den, eskualde honek beste zenbait aukera ere eskaintzen ditu bere lurrez gozatzeko. Ondare natural aberatsa, besteak beste, Toloño mendilerroa, Ebro ibaia edota Guardiako aintzirak barne hartzen dituena, eta bere ondare historikoa, artistikoa eta arkeologikoa eskaintzen ditu Arabako Errioxak. Guri hobekien egokitzen zaizkigun aukerak antolatzea eta uztartzea besterik ez dugu behar. Honako plan honetan, Arabako Errioxaren alderdi historiko eta abenturazaleena ezagutzea proposatzen dizuegu.
GOIZEAN
Goizeko planak eskualde honen historia zaharrena ezagutzera eramango gaitu. Arabako Errioxak historiaurreko aztarna ugari dauzka. Toloñoko mendilerro ederraren magalean dauden zortzi trikuharriek ibilbide bat osatzen dute, ibilgailuan egiteko bide bikaina dena. Euskadi osoko handienetakoak eta ikusgarrienetakoak dira. Horrez gain, ondo zainduta daude eta sarbide erraza dute, eta ezkutuan gordetzen duten magia bisitariari erakusteko prest daude. Udalerri desberdinetan dauden trikuharriek osatzen dute ondare aberats hau: Los Llanos dolmena Kripan; Sorginaren Txabola eta El Encinal trikuharriak Elvillarren; El Alto de La Huesera, San Martin, El Sotillo eta Layaza Guardian; eta Montecillo trikuharria Eskuernaga udalerrian.
Autoarekin ibilaldia burutzeko 3 ordu inguru behar dira.
Bisita arkeologikoaren ondoren, bazkaltzeko ordua da. Ibilbideko edozein udalerritan geratzea aukera bikaina izango da.
ARRATSALDEAN
Arratsaldean, Ebro ibaira gerturatzea proposatzen dizuegu, Lapuebla de Labarca udalerritik abiatuta; zehazki, La Poveda izeneko aisialdi-gunetik. Han ontziratzeko leku berri bat dago, eta bertatik irteera gidatu bat egin daiteke ibaian kayakean. Hori bai, horretarako zerbitzu hori eskaintzen duten enpresa espezializatuekin harremanetan jarri eta erreserba egin beharko dugu aldez aurretik.
Emari handiena duen Espainiako ibaiaren zati batean barrena ibiltzea aukera berdingabea da, izan ere, ibilbide seguru eta lasai batez gozatzeko aukera emango baitigu.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Guardiako Turismo Bulegoa / Casa Garcetas. Mayor, 52 / 945 600 845
Bastidako Turismo Bulegoa / Salazar Jauregia - Kultur Etxea. Plaza de la Paz, s/n / 945 331 015
Eltziegoko Turismo Bulegoa / Maisuen Etxea. Norte, 26 / 945 606 632
Gaztelania, Euskara
Gomendioak