2022an zehar San Ignazioren Urtea ospatuko da, bostehun urte baitira San Ignazio Jainkoarengana bihurtu zenetik eta lehen erromesaldi handia egin zuenetik (San Ignazioren Bidea). Eta bideak Loiolako santutegian du hasiera, Urola eskualdean. Ekitaldi espiritual eta erlijioso ugari egingo dira; horregatik, hainbat turismo-proposamen aurkeztuko dizkizuegu horien inguruan, plana osoa izan dadin.
GOIZEAN
Loiolako santutegian hasten da San Ignazioren Bidea. Santutegiko monumentu-multzoa Azpeitiaren eta Azkoitiaren artean dago, eta EAEko turismo erlijiosoaren funtsezko elementu bat da, eta hiru tenpluetako ibilbidearen elizetako bat. San Ignazio Loiolakoa jaio zen eta egun Etxe Santua esaten dioten loiolatarren dorretxearen inguruan eraikitako etxe-multzoak osatzen du monumentu-multzoa (bisita gidatuak daude).
Bisitaren ondoren, San Ignazioren Bideari ekingo diogu. Oinezko lehen etapan Zumarragaraino iritsiko gara (Urola Garaia eskualdea). Ibilbideak 17,5 km inguru ditu, eta, gutxi gorabehera, 4 ordu eta 10 minutu beharko ditugu amaitzeko, oinez egitea aukeratuz gero. Beste aukera bat ibilbidea bizikletaz Arantzazuraino egitea da. Antzeko denbora beharko dugu orduan 43,2 km-ko ibilbidea egiteko.
Bata edo bestea aukeratuta, berdin zeharkatuko dugu Azkoitia. Hor Oteizaren frontoiak bisitatu beharko ditugu ezinbestean. Abangoardiako arkitektura multzo bikain hori bisitatzea nahitaezkoa da euskaldunen eta pilota-jokoaren arteko harreman estua ulertuko badugu.
Azkoititik aterata, hartu dugun aukeraren araberako argibideei jarraituko diegu (oinez edo bizikletaz) helmugara iristeko.
Bidean dauden herrietako batean (desbideratuta) bazkaltzeko aukera dago, edo ibilbidean bertan jateko zerbait presta dezakezu.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Bisita gidatuak: Loiolako santutegiko bisita gidatuak: https://www.tierraignaciana.com/eu/hiru-tenpluak/loiola/bisita-gidatuak
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Loiolako Santutegiko informazio puntua
https://www.tierraignaciana.com/eu
https://loyola.global/eu/santutegia
Gaztelania, Euskara
Gomendioak