Gastronomia
Ohiko Jakiak Euskadin
Elaborazioa:
Utzi babarrunak uretan aurreko egunetik. Saiheskia eta urdaia uretan egosi gatz pixka batekin 30 minutuz presio-eltzean. Ura kendu eta geroko gorde. Horrez gain, odolkia eta txorizoa uretan egosi eltze batean, gatz pixka batekin, 40 minutuz su geldoan. Kipulatxoa, piper berdea eta porrua txikitu eta olio pixka batekin eltzean bigundu arte berotu. Babarrunei ura kendu eta haiek eltzera bota. Urez estali, gatza bota eta estali egingo dugu eltzea, eta 30 minutuz berotuko dugu. Babarrunak sakramentu guztiekin zerbitzatzen dira. Ibarrako piparrak osagarri aparta dira.