Enogastronomia
Pintxo eta taberna gunea
Gastronomia dugu Gasteizek eskaintzen duen plazer handienetako bat. Tradizio gozoa ahaztu gabe, modernotasunerantz doa, joera berrietara egokituz. Hiriak alderdi guztietatik duen askotarikotasuna dela tarteko, fintasun izugarrizko harribitxi txiki bihurtu da Gasteiz. Erdigunean, Sagartoki jatetxeak (Prado kalea, 18) patata purez egindako jateko moduko miniatura eskainiko dizu; barnean, hirugiharra eta arrautza gorringoa ditu. Jaki gozo-gozoa, inondik ere. El Clarete jatetxean (Zerkabarren kalea, 18), berriz, askotariko plater tradizionalak dituzu eskura, ukitu pertsonalarekin eta egile ukituarekin landuak, ez hotz ez bero utziko ez zaituen emaitza fina lortzen dutela. Zure leitmotiva 'gutxiago gehiago da' baldin bada, El Rincón de Luis Mari (Errioxa kalea, 14) duzu itsasontzia; eta Antxopi, berriz, bandera. Ogi zati arrunt baina gozo bat da, gainean piperra, antxoatxoa, arrautza egosia, maionesa eta oliba olio tanta bat dituela. Ezinezkoa da horrekin ez konkistatzea. Eta, hain justu, dualtasunez jositako hiria denez Gasteiz, PerretxiCo tabernan (San Antonio kalea, 3) puzzle bat osatzen dute, non osagairik tradizionalenak ezin hobeto uztartzen diren bertako pintxoetako ukitu modernoarekin. Hala, askotarikotasun orekatsuko sukaldaritza lortzen da. Bestalde, Dato kale jendetsuan, ezin saihestuzko hiru taberna daude: Saburdi, Usokari eta Regadera. Ezinezkoa izango zaizu ez erortzea lehenengo tabernan baratxuri-piperrekin prestatutako bakailaoaren sareetan. Eta Usokariko eta Regaderako jaki gozo-gozoek harrapatu egingo zaituzte, bai ala bai.