Donostiako erdigunetik pintxoak jaten | Euskadin pintxoak dastatzeko tabernak dauden inguruak | Turismoa Euskadi
Ir a contenido

Enogastronomia

Pintxo eta taberna gunea

Donostiako erdigunetik pintxoak jaten

Donostiako eremu dotorea da, Kontxaren eta Urumea ibaiaren artean.

Bertan daude saltokiak eta hiriko eraikin esanguratsu gehienak. Jatetxeak eta kafetegiak banatzen dira eremu horretan, baita pintxoz ondo hornitutako barrak ere.

Barruti honetako lokal onenen artean dago Antonio (Bergara 3), patata-tortilla bikaina duena. Hortik hurbil, San Martzial zentroko kale gastronomikoetako batean, Zaspi eta Prontxio berrituko pintxoak dastatu ahal izango ditugu, eta kalearen amaieran, La Espiga daukagu.