Karpin Abentura | Parques temáticos y de atracciones en el País Vasco | Turismo Euskadi
Joan edukira
Karpin Fauna

BBK Karpin Fauna

Aisia

Jolas parkeak

Garai batean dinosauruek planeta menperatzen zuten. Meteorito batek suntsitu zituen eta baita haiekin batera bizi ziren izakiak ere. Gaur egun, gizakia da animalien mehatxu nagusia eta, aldi berean, beren babesle nagusia.

Karpin Fauna parke tematikoak hori erakusten digu eta era dibertigarri, praktiko eta didaktiko batean, horretarako saurio handien kopia berdinak eta berrehun animalia baino gehiago erakutsiz -katamotz, pantera eta artzetatik, putre, bisonte eta mapatxeetara- guztira 55 espezie ezberdin bilduz. Horrela, Karpinek Euskadiko animalia basatien bilduma anitzena eta aberatsena dauka.

Nahasketa hau helburutzat kontzientziatzea eta, aldi berean, gure inguruaren naturaren aberastasuna erakustea duen ekimen honen osagaietako bat da, euskal abere autoktonoak ere bilduz.

Parkearen eskaintza erakusketa didaktikoek eta Gastornisland izeneko eremuak osatzen dute, eta azken horretan dinosauruak desagertu ondoren agertutako animaliak daude, hala nola, mamuta, hartz-kumea edo sable-hortz tigrea.

Euskadiko Turismo Etika

Datu interesgarriak

Ordutegia

Uda (uztailaren 1a - irailaren 15a): 11:00 - 19:00

Udazkena (irailaren 16a - urriaren 16a): 11:00 - 19:00 Negua (urriaren 17a - martxoaren 31a): 11:00 - 17:00

Udaberria (apirilaren 1a - ekainaren 30a): 11:00 - 19:00

Helbidea
Barrio de Biáñez 37 - 48891 Karrantza Harana/Valle de Carranza
Telefonoa
Helbide elektronikoa